XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izparr beltza Bilbao'ko Santanderino lurrun-ontzija Ingelanda'tik Pasaya'ra dator.

Goizeko iru ta erdiak dira.

Bake-bakian dator bere zeregiñian.

Onetan doixtar itxaspeko batek torpedoz joten dau ezebe-ezebe esan barik.

Ontzija apurtzen da, bai-dua urpera, ganekuak arin-arin estu ta larri txaneletaratzen dira.

Txanela bik tira-bira egiten dabe, ordubantxe itoten dira lau gixon (iru euzkeldunek, bat gallegua; goyan begoz gizajuak).

Enparauak, eguna zabaldu danian itxasuaren maurtu itxelian aurkitzen dira.

Egun eta gau oso-osua an igaroten dabe, ¡ai zein egun luzia, ta zein gau illun ta luzia, ixango ziran arek!.

Domeka goizian ikusten ditu suedar ontzi batek, eta artu ganera gosez otzez ta esturaz erdi-illik dagozan itxastarrak, eta baidakaz Bayona'ra.

Gaiztakeri ori ¿zetara dator? ¿Bai ete dabe ondiño doixtarrok nok ontzat emon, egiten daben gustija?.

¿Zer deritzozue, irakurliak? Kirikiño.